Eusko Jaurlaritza

Egutegia, data eta ordu ofiziala

Idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak urteko egun guztietan eta 24 orduetan aurkez ditzakezu.

Egun baliogabeak epe zenbaketan

Tramite batek epe zenbaketa egun baliodunetan ezartzen duenean, egoitza elektroniko honetan egun baliogabeak hauek dira: larunbatak, igandeak eta egutegi ofizialeko jaiegunak (Euskal Autonomia Erkidegoko jaiegunen egutegia (leiho berri batean irekitzen da) eta Gasteizko jaiegunen egutegia (leiho berri batean irekitzen da)). 2024 urte honetarako egun baliogabeak:

Euskal Autonomia Erkidegoa:

  • Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna
  • Urtarrilaren 6a, Jaunaren Epifania
  • Martxoaren 28a, Ostegun Santua
  • Martxoaren 29a, Ostiral Santua
  • Apirilaren 1a, Pazko Astelehena
  • Maiatzaren 1a, Langileen Eguna
  • Uztailaren 25a, Santiago Apostlua
  • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea
  • Urriaren 12a, Espainako Jai Nazionala
  • Azaroaren 1a, Santu Guztien eguna
  • Abenduaren 6a, Konstituzio eguna
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna

Gasteiz:

  • Apirilaren 29a, San Prudentzio
  • Abuztuaren 5a, Andra Mari Zuria eguna
  • Aurkezpen bat egun baliogabe batean egiten bada, aurkezpen hori hurrengo egun baliodunaren lehen orduan egin dela ulertuko da, non eta arau batek ez duen berariaz onartzen bidalitakoa egun baligabe batean jasotzea.
  • Aurkezpen-epearen azken eguna baliogabea denean, hurrengo egun baliodunara zabaltzen dela ulertzen da.

Data eta ordu ofiziala

Egoitza Elektronikoan egindako edozein tramite zein kudeaketa erregistratuko da data eta ordu ofizial hau erabiliz. Administrazioarekin edozein tramite egitean, data eta ordu ofiziala erreferentziatzat hartuko da epeak neurtzeko:

  • Data: 2024/12/ 6
  • Ordua: 01:43:47

Azken aldaketako data: