Ezagutu GABIA-ren arloa
Zientifikoki frogatutako droga-mendekotasunen fenomenoari eta bestelako adikzioei buruzko emaitzak jasotzeko Euskal Autonomia Erkidegoko espazio bat da. Euskadin aldizka bildutako informazioa tratatuz eta landuz, adikzioei eta fenomenoaren inguruko Estatuko eta Europako joera posibleen ikuspegi orokor eta iraunkorra eskaintzen da. Halaber, arriskuak prebenitzeko eta murrizteko baliabideei, jardunbide egokiei, substantzia psikoaktibo berrien agerpenari eta hala profesionalentzako nola herritarrentzako webgune interesgarriei buruzko informazio eguneratua ematen da.
Honako esparruak lantzen ditugu
Drogomedia
Euskal Autonomia Erkidegoko Droga Mendekotasunen Dokumentazio Zentroa (DDZ)
Euskadiko adikzioei buruzko inkesta
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren droga-kontsumoaren eta beste mendekotasun batzuen egungo egoerari eta haren bilakaerari buruzko informazioa aurkezten da.
Alerta-sistemak
Arriskuak murrizteko programetan jasotako laginen toxikotasunaren eta substantzia berrien analisiaren emaitzak aurkezten dira.
Jardunbide egokiak
Euskadin Jardunbide Egokiak aintzatesteari buruzko informazioa eta, oro har, funtzionatzen duten, emaitza onak lortzen dituzten eta eredu gisa gomendatzen diren praktikei buruzkoa
Baliabideen mapa
Adikzioen prebentzio- eta tratamendu-baliabideei eta gizarteratzeari buruzko kokapen geografikoa eta harremanetarako informazioa.
Argitalpen teknikoak
Atal honek droga kontsumoaren eta beste adikzioen inguruko publikazioak eta dokumentu teknikoak ditu.